Páginas

Gure gelako argazkia

Gure gelako argazkia
Zein panpoxoak garen!

2013/04/22

KORRIKA 18
Luis Elejalde-Rogelia de Alvaro ikastetxeko ikasleok Korrika 18. edizioan parte hartu dugu, Korrika txikian alajaina. "Eman euskara elkarri" izan da erabili dugun lema eta korrika Gasteizera iritsi baino lehen eskolan hainbat jarduera egin ditugu: ikasunitate bereziak, abestia landu, petoak margotu... eta nola ez KORRIKA EGIN.
TIPI TAPA TIPI TAPA.... KORRIKA!!

Gabonak

Gabonetan ospakizun berezia izan genuen urtero bezalaxe, olentzerok bisita egin zigun eta aurtengoan gure gelako kideok gure oparia Gurutze Gorrira "laguntza txiki bat ematea" izatea nahi genuela esan genion. Halaxe egin genuen eta ordainean plastikoa berziklatzeko ontzia ere jaso genuen.

Bestetik, eskolako antzokian urtero antolatzen dugun emanaldia izan genuen, bertan gurasoak eta aiton-amonak izan genituen animoak ematen.

Guk aurten "Boys will be boys" abestia dantzatu genuen.
Irudiak ikusi nahi izanez gero egin klik hurrengo loturan.
https://plus.google.com/photos/102160723545097842272/albums/5869668220931948673?authkey=CMDZh6bNgcji-wE

2013/04/17

INAUTERIAK

INAUTERIAK 2013

Aurten aukeratu dugun mozorroaren gaia LANBIDEAK izan dira. Gure gelakoak ez gara atzean gelditu eta denetarik izan dugu: garbitzaile, astronauta, kamera-grabatzaile, margolari, sendagile... Hona hemen hainbat azgazkirekin prestatutako bideotxoa.






Euskararen astea

Euskararen Astea

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatzen denez eskolan "Euskararen Astea" izan genuen. Urtero euskararen eta gure kulturaren arlo ezberdin bat aukeratzen da eta aurten HERRI KIROLAK aukeratu ziren. Hainbat ekimen eraman genituen aurrera:
  • Noskiren irudia landu eta lepoko domina egin.
  • ARABAN BOGA-BOGA abestia ikasi eta dantzatu.
  • Herri kirol ezberdinak taldeka landu eta gelaz gela azaldu.
  • Herri kirolen emanaldia ikusi genuen...
Ah! Noski ere gure artean egon zen.

Euskararen asteko argazkiak ikusteko egin KLIK.

https://plus.google.com/photos/102160723545097842272/albums/5867440115462057521?authkey=CPKCxLfX5eXpywE