Páginas

Gure gelako argazkia

Gure gelako argazkia
Zein panpoxoak garen!

2013/05/13

Irakurketa maratoia

IRAKURKETA MARATOIA
Aurten LIBURUAREN MUNDUKO EGUNA apirilaren 23an izan zen eta gure ikastetxeab apirilaren 24ean ospatu genuen. Horretarako urtero bezala Irakurketa Maratoia egin zen, egun osoan zehar eskolako kide guztiek ateak zabalik izan zituzten. Paraninfoan liburuak, aldizkariak, ipuinak, komikiak... bildu genituen eta txandaka irakurketaldiak egitera joan ginen. Gu lehenengo txandan irakurri genuen.
Bestetik hilabete lehenago egun honetarako lanean hasi ginen, ipuin lehiaketarako idazkiak sortzen, zuzentzen eta marrazten, bai eta orri-markagailuak sortzen ere.
Aurtengo ospakizunean, gure gelakoak zorionekoak izan ginen, Julen Elorzaren orri-markagailuak eta Ainize Azkorraren ipuinak irabazi baitzuten. Gainera aurten 5. mailakoak haur ipuinak kontatu dizkiegu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleei: Herensugea Erregimenean deritzon ipuina izan zen guri egokitutakoa.  Esperientzia polita izan zen, gelaz gela eskolako txikienei ipuin kontalari gisa ipuina kontatzea. Egin KLIK beheko loturan!


No hay comentarios:

Publicar un comentario